Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriko Pentsamendu kritikoa sustatzeko sei beka deitu dituzte Iratzar eta Ipar Hegoa Fundazioek

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Pentsamendu kritikoa sustatzeko sei beka deitu dituzte Iratzar eta Ipar Hegoa Fundazioek

2021/09/07 - Unibertsitatea.net
Euskal Herriko Pentsamendu kritikoa sustatzeko sei beka deitu dituzte Iratzar eta Ipar Hegoa Fundazioek

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Euskal Herriko pentsamendu kritikoa sustatzeko sei beka deitu dituzte Iratzar eta Ipar Hegoa Fundazioek.

Uhinak beken helburua, eztabaida edo ekarpen soziala eragiteko artikulu luze edo liburuxkak sustatzea da: "unibertsitateko hormen artean egiten den lan interesgarri horren guztiaren plazaratzea, jendarteratzea".

Bost alor hauetan banatuko dituzte sei bekak:

  • Burujabetza eta estatugintza.
  • Ekonomia eta sindikalgintza (2 beka).
  • Feminismoa.
  • Iragana, etorkizuna eta iruditegi soziala.
  • EHUko "Subirotasuna Europako Herrietan Masterra"ren amaierako lan onena.

 

Lanak 75.000-120.000 karaktere izan behar ditu eta euskaraz idatzia eta argitaratu gabea izan behar du. Beka bakoitzaren diru-zenbateko 500 eurokoa izango da eta irabazleak 6 hilabeteko epea izango du behin betiko lana aurkezteko.

Deialdira aurkezteko azken eguna, irailaren 30a izango da. Hemen oinarriak.

turria: Iratzar Fundazioa.