Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa

2022/02/24 - Unibertsitatea.net
Bost hitzaldi antolatu dituzte martxoaren 1etik apirilaren 5era bitartean. Astearteetan izango dira, 19.00etan, Bilbon.
Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

UPV/EHUko LAIDA Ikerketa Taldeak, Euskal Herriko literatura, artea eta feminismoari buruzko hitzaldi-zikloa antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera.

Martxoan hasiko da zikloa eta guztira bost hitzaldi antolatu dituzte:

  • Martxoak 1: "Ikuspegi feminista eta ingurumenarekiko ikuspegiak euskal arte garaikidea", Susana Jodra (UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslea).
  • Martxoak 8: Emakume artistek Arte munduan dituzten oztopoei eta agerpenari buruzko hausnarketa, Iratxe Larrea (UPV/EHU, Arte Ederrak Fakultateko irakaslea).
  • Martxoak 15: Bertsolaritza munduan emakumeek lortu duten presentzia, Jon Martin (Bertsolaria eta UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea).
  • Martxoak 29: emakumeen bizitzan hain garrantzitsuak diren sortu eta ugaldu sentipenei buruzko pentsakizuna azalduko du, Txaro Arrazola (UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea)
  • Apirilak 5: Gaurko euskal emakume literatura, Amelia Benito del Valle, Jon Kortazar (UPCV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasleak).

 

Hitzaldiak, asteartetan izango dira, arratsaldeko 19etan, Bizkaiko Foru Liburutegian (Diputazio kalea, 7).

Info +: UPV/EHU.