Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko beka

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko beka

2021/09/29 - Unibertsitatea.net
Tene Mujika bekaren 16. edizioa da aurtengoa eta Euskal Herrian 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak sarituko ditu.
Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko beka

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Euskal Herrian 60-70 hamarkadetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak sarituko ditu XVI. Tene Mujika bekak.

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute eta 6.000 euroko diru-laguntza izango du proiektu irabazleak.

Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 9 izango da. Xehetasunak hemen: XVI. Tene Mujika beka.