Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal Herriko basoen dibertsitate mapa sortzeko ekimena: #txiobatbasoan

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko basoen dibertsitate mapa sortzeko ekimena: #txiobatbasoan

2021/03/03 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak abiatu du.
Euskal Herriko basoen dibertsitate mapa sortzeko ekimena: #txiobatbasoan

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika sailak basoen dibertsitate mapa sortzeko ekimena abiatuko du: #txiobatbasoan.

Proiektuarekin, herritarrak ingurumenean barneratu nahi dira, eta landareen mundua, biologia eta kontserbazio egoera haien artean ezagutarazi.

Dagoeneko hasi dira lehenengo zuhaitzak loratzen eta aitzaki hori hartuta gure basoetako landareak ezagutzen hastea da asmoa, orain hasi eta ekainera arte. Basoen bioaniztasuna ezagutarazteko Aranzadiko botanikarien Gure Basoak liburuko espezieak hartuko dira abiapuntu. Astero landare baten ilustrazioa zabalduko dute eta landarea identifikatutakoan zera egin behar da:

  • Bi argazki atera: landarearena (hostoa, lorea, enborra...) eta landarearena eta bere inguruarena.
  • Kokalekua (maps bidez) edota UTM koordenatuak hartu eta udalerriaren izena zehaztu.
  • Twitterren eta Instagramen zabaldu #txiobatbasoan traolarekin, bi argazkiak eta lokalizazioa erantsita.