Dokumentuaren akzioak
Euskal Emakume Artisten Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak, Juncal Ballestín Ikerketa Beka deitu du
2022/02/02 - Unibertsitatea.net
Bekak 7.000 euroko diru laguntza izango du eta eskabideak aurkezteko azken eguna otsailaren 18a izango da.
Artium Museoko Euskal Emakume Artisten Ikerketa eta Dokumentazio Zentroak, Juncal Ballestín Ikerketarako Nazioarteko Beka deitu du.
Deialdiaren xedea ikerketa-proiektu bat aukeratzea da, helburu hauek dituena:
- Arte feministaren historiografia garatzea, bai Euskal Herrian, bai nazioartean.
- Museoko programei eta Bildumari lotutako artisten eta pentsalarien ekoizpenak aztertzea.
Bekak 9 hilabeteko iraupena izango du eta ikerketa garatzeko gehienez 7.000 euroko laguntza jasoko da.
Eskabideak aurkezteko azken eguna otsailaren 18a izango da.
Info+: Artium.