Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Euskal arrantzaren sektorean klima aldaketak ekarriko dituen eraginak aztertzen ari da Azti

Dokumentuaren akzioak

Euskal arrantzaren sektorean klima aldaketak ekarriko dituen eraginak aztertzen ari da Azti

2019/02/05 - Unibertsitatea.net
Ur epelagoetako espezieak hazten ari dira eta hotzagoetakoak berriz murrizten. Gainera klima aldaketak arrainen lekualdaketa ere eragin du.
Euskal arrantzaren sektorean klima aldaketak ekarriko dituen eraginak aztertzen ari da Azti

(Irudia: Azti)

Aztik ozeanoen beroketa globala arrainen lekualdaketan eragiten ari dela esan digu gaur. Berdela esaterako hamarkadako 16 kilometro iparralderantz joaten ari da.

Arrantza sektorean honek bere eragina du baina gutxi dakigu horretaz. Horregatik, klima aldaketak euskal arrantzaleen lanean ekarriko dituen eraginak aurreratzeko proiektuan ari da lanean Azti. Klima aldaketaren eragin nagusiak identifikatu nahi dituzte eta nola eragingo dioten bereziki interes komertziala duten hainbat espeziei: antxoak, tunidoak, berdela eta aingira.

Eraginak identifikatu eta arrantza sektorea klima aldaketara egokitzeko estrategiak lantzeko balioko du proiektuak.

Irakurri albistea hemen.