Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "European Teacher Education Network 2015" Mondragon Unibertsitatean egingo da

Dokumentuaren akzioak

"European Teacher Education Network 2015" Mondragon Unibertsitatean egingo da

2015/09/17 - Unibertsitatea.net
Irailaren 24an hasi eta 27ra bitartean iraungo dute topaketek eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du.
"European Teacher Education Network 2015" Mondragon Unibertsitatean egingo da

Mondragon Unibertsitatearen argazkia

Dena dago prest Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak irailaren 24 eta 27 bitartean antolatu duen European Teacher Education Network 2015 (ETEN) topaketetarako. Mundu osotik etorritako 50 hezkuntza fakultateko ordezkari izango dira ekitaldian eta, besteak beste, ikasleen mugikortasuna eta unibertsitateen arteko lankidetza ildo berriak aztertuko dituzte. Partaideak Europa, Ameriketako Estatu Batuak eta Asiatik etorriko dira.

Lau egunetan zehar, hainbat izango dira bildutako ordezkariek egingo dituzten lan bilera eta workshopak, gainera, topaketa partaideen arteko harreman pertsonalak lantzeko ere baliatuko da eta aisialdirako uneak ere izango dituzte topaketek, nola ez. Arrasaten, Eskoriatzan eta Donostian burutuko dira lan saioak.

1988an sortu zen ETEN, guztira 21 herrialdetako 60 erakunde dira partaide eta Mondragon Unibertsitatea 2006tik da kide. Bi dira erakundearen helburu nagusiak: bata, nazioarteko mugikortasuna sustatzea eta, bestea, ezagutza trukatzeko foroak ahalbidetzea.

Hemen duzue albistea osorik: Dena prest irailaren 24tik 27ra fakultateak antolatuko duen "European Teacher Education Network 2015"-erako.