Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Europar batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko beken deialdia ostiralean bukatuko da

Dokumentuaren akzioak

Europar batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko beken deialdia ostiralean bukatuko da

2020/03/09 - Unibertsitatea.net
Bizkaiko Foru Aldundiak egin du unibertsitateko gradua edo lizentziatura dutenei zuzendutako deialdia.
Europar batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko beken deialdia ostiralean bukatuko da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Europar Batasunarekin zerikusia duten gaietan espezializazio-ikasketak egiteko beken deialdia egin du Bizkaiko Foru Alduandiak.

Unibertsitateko gradua edo lizentziatura dutenei zuzendutako deialdia da, esparru hauetakoei batik bat: Ekonomia, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Zuzenbidea, Politika eta Administrazio Zientziak edo Soziologiako gradua edo lizentziatura dutenei. Betiere 2016ko ekaina baino geroago ikasketak bukatuta dituztenei.

Ikasketak Brujaseko Europa ikastetxean (Belgika) edo Europako beste unibertsitate batzuetan egingo dira eta deialdia, izen-emate orria eta bestelakoak Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean aurkituko dituzu.

Deialdia 2020ko martxoaren 13an bukatuko da.