Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Historiaurreko arku eta bultzagailuzko tiro txapelketa antolatu dute San Adrian-Leizarraten

Dokumentuaren akzioak

Historiaurreko arku eta bultzagailuzko tiro txapelketa antolatu dute San Adrian-Leizarraten

2019/07/01 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzi Elkarteak 2008an hasi zuen San Adrian-Leizarrate kobaren ikerketa arkeologikoa.

San Adrian-Leizarrateko historia ezagutarazteko Historiaurreko arku eta bultzagailuzko tiro txapelketa antolatu dute uztailaren 6an eta 7an.

San Adrian-Leizarrateko koba Aizkorri mendilerroan 1.000 metroko altitudean dagoen tunel naturala da. Igarobide estrategikoa izan da historian zehar eta Gaztelako eta Frantziako erresumak lotzeko galtzada-bide bezala erabili zen Erdi Aroan esaterako. Gerora Donejakue bidea ere bihurtu zen.

Aranzadi Zientzi Elkartea 2008an hasi zen San Adrian-Leizarrate kobaren ikerketa arkeologikoa egiten. Duela gutxi Brontze Garaiko geruzen azpian egonaldi zaharragoak aurkitu dituzte, azken glaziazioaren bukaerakoak (12.000 urte K. a.). Garai hartako ehiztari-bilketariek utzitako aztarnak (harrapakinen hezurrak eta harrizko tresnak) Ebro ibarraren eta Kantauri kostaldearen arteko bizimodu ibiltariaren lekuko dira.

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Aitzbitarteko Lagunak eta Ekainberri Fundazioak antolatzen dute Europako Historiaurreko arku eta bultzagailuzko XXIX. tiro txapelketa. Informazio gehiagorako hemen.