Dokumentuaren akzioak
Universidad de Navarrako ikasleek Eulateko Jauregia berritzeko ideiak aurkeztuko dituzte
2008/03/10 - Unibertsitatea.net
Universidad de Navarrako (UN) Arkitekturako 2. mailako ikasleek eskaera berezia jaso dute Eulateko Udaletxetik. Herriko XVI. mendeko Eulate Jauregia berritzeko ideiak eskatu dizkie hain zuzen.
Unibertsitateko ikasleek lau proiektu aurkeztuko dituzte ikasturtea bukatu baino lehen eta Eulateko Udaletxeak gustukoen duen horrekin Nafarroako Kultura sailera joko du ekimena aurrera eramateko laguntza eske.