Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eukaliptoak kaltegarriak dira errekentzat

Dokumentuaren akzioak

Eukaliptoak kaltegarriak dira errekentzat

2019/06/04 - Unibertsitatea.net
Arturo Elosegi eta Aitor Larrañaga UPV/EHUko Landare Biologiako eta Ekologia Departamentuko irakasleen taldeak egindako ikerketek eukaliptoek erreketan kalteak eragiten dituztela erakutsi dute.

Arturo Elosegi eta Aitor Larrañaga UPV/EHUko Landare Biologiako eta Ekologia Departamentuko irakasleak dira eta beraien taldeak 30 urte daramatza gizakien jardunak erreketan duen eragina aztertzen.

Taldeak egindako ikerketek eukaliptoek erreketan kalteak eragiten dituztela erakutsi dute. Besteak beste, eukaliptoen hostoak toxikoak dira animalia gehienentzat eta eukalipto inguruetako errekek orbel gutxi eta kalitateko txarrekoa jasotzen dute. Honek onddo eta ornogabeei eragiten die: urriagoak dira, gutxiago hazten dira eta lehenago hiltzen dira.

Ornogabeetaz elikatzen diren arrainak ere urriagoak dira erreka hauetan eta erreken osasunerako garrantzitsua den zur hila ere ez da ugaria. Matarrasa sistema erabilita mozten dira gainera eukaliptoak, 12 urtero. Sistema honek berak eta 12 urteko epe labur horrek erreketan ere kalteak eragiten ditu. Honez gain, Euskal Herrian eukaliptoek anfibioetan eta hegaztietan eragin ezkorra dutela erakutsi duten beste ikerketa zientifiko batzuk ere badaude.

Zientziak eukalipto plantazio handiek erreka eta basoak kaltetzen dituztela erakutsi du eta neurriak hartzen hasteko ordua dela diote ikertzaileek.

Irakurri hausnarketa guztia HEMEN.