Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Estatu espainiarreko Gobernuak ezjakintasunean inbertituko du

Dokumentuaren akzioak

Estatu espainiarreko Gobernuak ezjakintasunean inbertituko du

2012/04/27 - Unibertsitatea.net
Unibertsitateko matrikulen prezioa %66a igoko da. Horren kontra ikasle ugari agertu dira aste honetan Espainiako hiri desberdinetan eta maiatzaren 3an kalera irteteko deia egin dute.

Estatu espainiarreko Gobernuak adierazi du hezkuntza tasen %66ko gorakada emango dela hiru milioiko murrizketa kopuruari heldu nahian. Gaur egun, ikasle bakoitzak matrikularen kostu osoaren %15a baino ez du ordaintzen eta gainontzeko %85a gobernuaren esku geratzen da. Igoera honekin gobernuak ordaindu beharreko kopurua asko murriztuko litzateke, ikasleena aldiz handitu. Igoera honek ikasle bakoitzak matrikulazio bakoitzeko 540 euro gehiago ordaindu behar izatea suposatzen du. Diru kopuru oso altua egun batetik bestera ordaintzera behartzeko moduan. Horrez gain, suspenditutako ikasgai bakoitzeko lehendabiziko birmatrikularen prezioa %30-40a igoko da. Bigarrena, berriz, %65-75 artean eta hirugarrena %90-100 inguru igoko da.

 

Erreforma hauek ez dira ongi onartuak izan ikasleen artean. Honen adierazgarri dira aste honetan Estatu espainiarreko hiri desberdinetan gauzatu diren protestak eta aldarrikapenak. Granadan esaterako, berrehun ikasle inguru bildu ziren Gobernuko ordezkaritzaren aurrean, Almerian 600, Oviedon 2000, A Coruñan 300 eta Zaragozan 1000 inguru. Baina ez dira bakarrak izango, astero gero eta ikasle gehiago biltzen hasi dira. Bartzelonan adibidez, maiatzaren 3an kalera irteteko deia egin dute.

Honekin lortu nahi dena Gobernuak proposatutako erreforma bertan behera gelditzea da. Erreforma honek unibertsitate publikoaren pribatizazioa besterik ez dakarrelako. Matrikulazio prezioen kopurua hainbeste igota unibertsitateko ikasleen kopurua jaistea ekarriko du. Bakar batzuen esku geldituko da unibertsitatera joateko aukera izatea. Horren ondorioz, erreformaren kontra agertutako ikasle mugimenduek adierazi dute ezjakintasunean inbertitzea besterik lortuko duela Estatu espainiarreko Hezkuntza eta Kultura Ministerioak.