Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Escaralimania, intsektuen eta herritarren arteko zubia izan nahi duen proiektua

Dokumentuaren akzioak

Escaralimania, intsektuen eta herritarren arteko zubia izan nahi duen proiektua

2020/03/03 - Unibertsitatea.net
Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuko herritarren zientzia-proiektua da.
Escaralimania, intsektuen eta herritarren arteko zubia izan nahi duen proiektua

Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay

Escaralimania proiektua aurkeztu du gaur Aranzadi Zientzia Elkarteak. Intsektuen eta herritarren arteko zubia izatea nahi du ekimenak. Animalia hauek duten garrantzia eta behar bezala kontserbatzeko dauden arazoak landuko dira bertan.

"Kakalardoek, armiarmek, sorgin-orratzek eta tximeletek Lur planetan erregistratutako biodibertsitatearen osagai nagusia eratzen dute. Planetako prozesu ekologikoetan nahitaezkoak dira. Giltzarria da animalia horiek kontserbatzea".

Proiektu parte hartzailea izan nahi du eta horretarako faunaren segimendua egiteko eta intsektuentzako habitatak hobetzeko jardueretan parte hartzera gonbidatuko dute jendea.

Herritarren zientzia-proiektu honek bi urte iraungo ditu, 2020 eta 2022 bitartean. Informazio gehiago Aranzadi Zientzia Elkartean.