Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Erritmo-estrategia giltzarria da atletaren errendimenduan

Dokumentuaren akzioak

Erritmo-estrategia giltzarria da atletaren errendimenduan

2020/07/02 - Unibertsitatea.net
Lana UPV/EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza saileko José Joaquín Díaz Martínek egin du.
Erritmo-estrategia giltzarria da atletaren errendimenduan

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Erritmo-estrategia giltzarria da atletaren errendimenduan. Horixe ondorioztatu du UPV/EHUko Gorputz eta Kirol Hezkuntza saileko José Joaquín Díaz Martínek.

Erritmo-estrategia, ikertzailearen esanetan "lehiaketako baliabide energetikoak eraginkortasunez erabili eta banatzeko gaitasuna da" eta atletek, etengabe erabaki behar dute nola eta noiz inbertitu energia-baliabideak lasterketan.

Azken 50 urteetan erritmo-estrategia aldatu egin dela atzeman du Díazek, eta atleta klasikoek estrategia positiboa erabiltzeko joera duten bitartean (lasterketa-abiadura murriztu egiten da lehiaketa igaro ahala), gaur egungo atletek estrategia negatiboa erabiltzen dute (lasterketa-abiadura handitu egiten da probak aurrera egitean).

Iturria: UPV/EHU.