Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Erreken mesedetan urtegi zaharrak kentzearen beharraz idatzi du Arturo Elosegik

Dokumentuaren akzioak

Erreken mesedetan urtegi zaharrak kentzearen beharraz idatzi du Arturo Elosegik

2019/05/10 - Unibertsitatea.net
Urtegi zaharrekin zer egin erabaki behar du gizarteak, eguneratu edo kendu.
Erreken mesedetan urtegi zaharrak kentzearen beharraz idatzi du Arturo Elosegik

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Arturo Elosegi Irurtia UPV/EHUko katedraduna da Landareen Biologia eta Ekologia sailean. Ibaien ekologian aditua da eta The Conversation-en urtegi zaharren kontua jarri du mahai gainean.

Bere esanetan, urtegiak beharrezkoak dira gaur egungo gizartean, besteak beste edateko ura hornitzeko, erregadiorako, energia hidroelektrikoa sortzeko... baita ur-emariak erregulatzeko. Honekin, uholdeen arriskua gutxitzen da eta lehorteen eragina leundu.

Hala ere, gizartean eta ingurumenean badute beraien inpaktua: lur emankorrak eta herri osoak urperatzen ditu, errekek garraitzen dituzten sedimentuak geldiarazten ditu eta sedimentu hauek errekan behera joatea galarazi, erreketako organismoetan eragiten dute, uraren kalitatean...

Gehienetan oztopoa kenduta erreka arin errekuperatzen da eta horren adibide da Nafarroako Artikutza bailaran dagoen Enobieta urtegiaren kasua. Europan kendu den urtegirik handiena.

Ezin da ahaztu urtegiek bizitza mugatua dutela eta gizarteak egitura hauek mantendu behar diren erabaki behar du, eguneratu egin behar diren edo kendu.

Irakurri artikulu interesgarri honen xehetasun guztiak The Conversation-en.

Iturria: The Conversation eta UPV/EHU.