Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Injekzioek paziente pediatrikoetan eragiten duten antsietatea murrizteko errealitate birtuala

Dokumentuaren akzioak

Injekzioek paziente pediatrikoetan eragiten duten antsietatea murrizteko errealitate birtuala

2019/09/23 - Unibertsitatea.net
UPNA/NUPen ari dira ikertzen eta horretarako errealitate birtuala eta infragorrien aparailu bat erabiltzen ari dira.
Injekzioek paziente pediatrikoetan eragiten duten antsietatea murrizteko errealitate birtuala

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Paziente pediatrikoek antsietatea eta estresa sufritzen dute injekzioekin eta egoera hori arintzeko teknika berriak frogatzen ari dira UPNA/NUPeko ikertzaileak.

Batetik, errealitate birtuala eta bestetik zainak argiztatzen dituen infragorrien aparailua. 2 eta 15 urte bitarteko paziente pediatrikoari benetakoak diruditen eszenak edo objektuak erakutsiko dizkion ikusteko gailu bat jarriko zaio. Bitartean, aparailu infragorri batek umeen zainak argiztatuko ditu. (Ikusi bideoa).

Proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko finantzabide bila ari da taldea Precipita plataformaren bidez. Ekarpenak 10 eurotik gorakoak izan behar dira eta azaroaren 20a izango da azken eguna.

Iturria: UPNA/NUP.