Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Erabiltzaileen bizimodua hobetzeko taka-taka adimenduna garatzen ari dira Nafarroan

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzaileen bizimodua hobetzeko taka-taka adimenduna garatzen ari dira Nafarroan

2020/01/20 - Unibertsitatea.net
Maachusettseko Institutu Teknologikoak (MIT) biomedikuntzaren esparruko ideia berritzaileak sustatzeko urtero deitzen duen programan UPNA/NUPen sortutako taka-taka adimenduna aukeratu zuten. Orain,
Erabiltzaileen bizimodua hobetzeko taka-taka adimenduna garatzen ari dira Nafarroan

Irudia: UPNA/NUP

UPNA/NUPeko DARWIN Biomedical start-up-a taka-taka adimenduna garatzen ari da. Erabiltzaileak erorketetatik babesten ditu eta haien beharretara egokitzen da denbora errealean.

MODEL1 deituriko taka-taka adimenduna Tuterako campusean Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako ikasketak egiten dabilen Adrián Jiménez ikaslearen gradu amaierako lanetik sortu zen eta 2019an Massachusettseko Institutu Teknologikoak (MIT) biomedikuntzaren esparruko ideia berritzaileak sustatzeko nazioarteko programan hautatua izan zen.

Ikertzaileen esanetan "inkubazio-fasea bukatzen ari gara, proiektua borobiltzeko prestakuntza jasotzen". Orain, Massachusettseko Institutu Teknologikoaren (MIT) aholkularitza izango dutela jakinarazi dute gainera.

Irakurri albiste guztia hemen: UPNA/NUP.