Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Erabiltzaileen bizimodua hobetzeko taka-taka adimenduna diseinatu dute

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzaileen bizimodua hobetzeko taka-taka adimenduna diseinatu dute

2019/06/05 - Unibertsitatea.net
Massachusettseko Institutu Teknologikoak (MIT) biomedikuntzaren esparruko ideia berritzaileak sustatzeko urtero deitzen duen programan UPNA/NUPen sortutako taka-taka adimenduna aukeratu dute.
Erabiltzaileen bizimodua hobetzeko taka-taka adimenduna diseinatu dute

Irudia: UPNA/NUP

Massachusettseko Institutu Teknologikoak (MIT) biomedikuntzaren esparruko ideia berritzaileak sustatzeko nazioarteko programa bat bultzatzen du urtero. Programaren helburua da parte hartzaileei ekimen berritzaileak aurrera eramateko formazio teknikoa eta kontaktuak ematea.

Aurten mundu mailako hamairu ekimen hautatu dituzte, tartean UPNA/NUPeko DARWIN Biomedical start-up-ak diseinatu duen taka-taka adimenduna. Garapena Tuterako campusean Diseinu Mekanikoko Ingeniaritzako ikasketak egiten dabilen Adrián Jiménez ikaslearen gradu amaierako lanetik sortu da.

MODEL1 deituriko taka-taka adimendunak besteak beste erorketetatik babesten ditu erabiltzaileak eta hauen beharretara egokitzen da denbora errealean.

Taldea Bostonera joango da proiektua defendatzera ekainean beste hamabi hautagairekin batera.

Irakurri albiste guztia hemen: UPNA/NUP.