Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Epilepsiak neurona berrien sorkuntza murrizten duela egiaztatu dute

Dokumentuaren akzioak

Epilepsiak neurona berrien sorkuntza murrizten duela egiaztatu dute

2015/05/12 - Unibertsitatea.net
Ama-zelulek epilepsiaren aurkako etorkizuneko terapietan izan dezaketen indarra aztertu du ikerketak.

Achucarro zentroan -Achucarro Basque Center for Neuroscience- lan egiten duten Amanda Sierra eta Juan Manuel Encinas Ikerbasqueko ikertzaileek hipokanpoko ama-zelula neuralen propietate berri bat aurkitu dute. Horretarako epilepsia-eredu bat erabili dute sagu transgenikoetan. Ama-zelulen ikerkuntzari buruzko nazioarteko erreferente nagusitzat jotzen den 'Cell Stem Cell', aldizkari ospetsuan argitaratu da ikerlana.

Hipokanpoa da gure garuneko egitura nagusietako bat eta horren ama-zelula neuralak neurona berriak sortzeaz arduratzen dira ugaztunen helduaroan zenbait ikasketa-motatan eta antsietatearen eta estresaren aurkako erantzunetan hartuaz. Saguetan epilepsia-eredu bat erabiliz, hipokanpoko ama-zelula neuralek neurona berriak sortzeari utzi eta astrozito erreaktiboak bihurtzen direla frogatu dute ikertzaileek, neuronen arteko komunikazioa aldaraziaz.

Proiektu garrantzitsu honetan Houston-eko (Estatu Batuak) Baylor College of Medicine eta Lovainako (Belgika) Unibertsitate Katolikoa gisako erakundeetako ikerketa-taldeekin, Achucarro zentroa bera eta UPV/EHUko Adierazpen Genikoko Unitatea ari dira elkarlanean.

Hemen duzue albistea osorik: Epilepsiak neurona berrien sorkuntza murrizten duela egiaztatu dute.