Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Enpresa arloko ideia edo ekimenak bultzatzeko Gazte ekintzailetza programa abian da

Dokumentuaren akzioak

Enpresa arloko ideia edo ekimenak bultzatzeko Gazte ekintzailetza programa abian da

2021/09/13 - Unibertsitatea.net
Enpresa arloko 25 ideia edo ekimen laguntzea du helburu eta UPV/EHUko titulatu eta ikasleei dago zuzenduta.
Enpresa arloko ideia edo ekimenak bultzatzeko Gazte ekintzailetza programa abian da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Gazte ekintzailetza programak 25 proiektu ekintzaileri laguntza ematea du helburu. Enpresa arloko ideia edo ekimenak laguntzea nahi da, ekintzailetzaren kultura zabaltzea eta unibertsitatearen eremuan sor daitezkeen enpresa ekimenak laguntzea.

Bertan UPV/EHUko titulatu eta ikasleek parte hartzeko aukera dute, hain zuzen azken hiru ikasturteetan (2018/2019, 2019/2020 edo 2020/2021) unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute edo 2021/2022 ikasturtean graduko azken ikasturtean edo master ofizialen batean matrikulatuta badaude.

Hautatuek, 3.600 eurotako laguntza ekonomikoa jasoko dute.

Eskaerak egiteko azken eguna irailaren 28an izango da. Xehetasun guztiak HEMEN dituzu.