Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Energia ilunaren neurketa proiektuak materia ilunaren banaketa adierazten duen mapa bat argitaratu du

Dokumentuaren akzioak

Energia ilunaren neurketa proiektuak materia ilunaren banaketa adierazten duen mapa bat argitaratu du

2015/04/17 - Unibertsitatea.net
Dark Energy Survey ikerketa taldea izan da mapa argitaratu duena, eta bertan unibertsoan zehar materia iluna non dagoen pilatuta eta non ez adierazten da.

Unibertsoan zehar materia iluna non dagoen eta non ez adierazten duen mapa berria argitaratu du Dark Energy Survey (Energia Ilunaren Neurketa) proiektuak eta helburutzat duen zeru-mugaren %3a jaso da lehenengo mapan. Horretarako, kamera digital superzehatz bat erabili behar izan dute, materia iluna zuzenean ikusezina izan arren astronomoak gai dira hura antzeman eta irudikatzeko.

Materia ilunaz orain arte egindako iragarpenekin bat omen dator jasotako informazioa, hipotesien arabera, eskala handia duten egitura kosmikoei materia ilunak eragiten baitie batik bat. Maparen erakusle da materia ilunaren dentsitate handiko eremuak lerrokatuta daudela galaxiekin.

Behin materua ilunaren mapak osatuta, energia ilunaren rola neurtzea da proiektuak eman nahi duen hurrengo pausua, unibertsoaren hedatze azaleratua azaltzeko proposatu den energia-mota da, oraindik ere ezezaguna izan arren.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Materia ilunaren banaketa-mapa bat argitaratu dute.