Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Enara, sorbeltz eta enara azpizurien habiak erroldatzeko boluntarioak behar ditu Aranzadik

Dokumentuaren akzioak

Enara, sorbeltz eta enara azpizurien habiak erroldatzeko boluntarioak behar ditu Aranzadik

2022/05/10 - Unibertsitatea.net
Boluntarioek gaiaren gaineko prestakuntza jasoko dute txorien habien errolda egin ahal izateko.

Enara, sorbeltz eta enara azpizurien habiak erroldatzeko boluntarioak behar ditu Aranzadiko ornitologia sailak.

Gure etxeetako eraikin eta fatxadetan habia egiten duten hegaztiak dira enarak, eta Olatz Aizpurua Aranzadiko ornitologoaren hitzetan "hiru hegazti espezie horien habiak funtsezkoak dira beren populazioak bizirik irauteko".

Hiru hegazti espezieen habiak zenbatu eta erregistratu ahal izateko boluntarioek gaiari buruzko prestakuntza jasoko dute eta ondoren datuak Ornitho Euskadi atarian jasoko dira.

Info + Aranzadi Zientzia Elkartean.