Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakumeek zientziaren eta teknologiaren alorrean egindako ekarpenak izango dituzte hizpide UPNA/NUPen

Dokumentuaren akzioak

Emakumeek zientziaren eta teknologiaren alorrean egindako ekarpenak izango dituzte hizpide UPNA/NUPen

2019/10/04 - Unibertsitatea.net
Urriaren 7tik 11ra egitarau zabala prestatu dute: mahai-inguruak, hitzaldiak... sarrera librea da.
Emakumeek zientziaren eta teknologiaren alorrean egindako ekarpenak izango dituzte hizpide UPNA/NUPen

(Iturria: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Emakumezko zientzialariak eta teknologoak ikustarazteko astea antolatu du UPNA/NUPeko Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak. Mahai-inguruak, monologoak... egitarau zabala antolatu dute urriaren 7tik 11ra.

Astelehenetik ostegunera lau mahai-inguru egingo dira Kondestablean 19.00etatik aurrera (sarrera librea da):

  • Urriak 7: "Emakumeak, irakaskuntza eta ikerketa".
    • Solaskideak: Carmen Sanmartín Grijalba (Farmazian doktorea, UHUNen Kimikako sari nazionalaren irabazlea eta Farmazia Teknologiako eta Kimikako Sailaren zuzendaria), Paula Noya López (Unibertsitateekiko harremanetako koordinatzailea Aditech korporazioan), Adela Muñoz Páez (Kimikako katedraduna Sevillako Unibertsitatean eta zientzia dibulgatzailea) eta Ana Burusco Juandeaburre (Nafarroako Gobernuko Unibertsitateen zuzendari nagusia).
    • Moderatzailea Edurne Barrenechea Tartas (UPNA/NUPeko Garapen Digitaleko errektoreordea).
  • Urriak 8: "Emakumeak eta ekintzailetza".
    • Solaskideak: Ana Monreal Vidal (industria-ingeniaria, iAR enpresaren fundatzaileetako bat eta eragiketen zuzendaria, eta ingeniari onenaren sariduna Ingeniaritzako 2019ko Sariketa Nazionalean), Maite Agüeros Bazo (Farmaziako doktorea eta Innoup Farma biofarmazia-enpresaren zuzendari exekutiboa), María Sanz de Galdeano (Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna eta CEINeko koordinatzailea) eta Miren Ausín Lecuna (Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria).
    • Moderatzailea: Marisol Gómez Fernández (NUPeko irakaslea eta InaMat Material Aurreratuen Institutuko ikertzailea).
  • Urriak 9: "Emakumeak eta ingeniaritza biomedikoa".
    • Solaskideak: Maite Mendióroz Iriarte (doktorea Medikuntzan, espezialista Neurologian eta Navarrabiomedeko Neuroepigenetika Laborategiko zuzendaria), Carmen Vidaurre Arbizu (doktorea Telekomunikazio Ingeniaritzan, interfaze zerebraletan (BCI) eta neurozientziako aplikazioetan aditua, eta Ramón y Cajal ikertzaile izateko kontratuduna NUPen), Gloria González Aseguinolaga (doktorea Biologian, Terapia Genetikoko eta Adierazpen Genetikoaren Erregulazioko programaren zuzendaria CIMAn eta Vivet-Therapeutics enpresaren fundatzaileetako bat da, eta haren zuzendari zientifikoa) eta Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuko ordezkari bat.
    • Moderatzailea: Alicia Martínez Ramírez (NUPeko irakaslea eta InaMat Material Aurreratuen Institutuko ikertzailea).
  • Urriak 10: "Emakumeak eta energia berriztagarriak".
    • Solaskideak: Ana Goyén Pérez (telekomunikazio-ingeniaria eta Ingeteam Power Technology enpresako Negozio Unitatearen zuzendaria), Marta Barreras Carracedo (doktorea Industria Ingeniaritzan eta Siemens Gamesako “On Shore” Garapen Teknologikoaren arduraduna), Isabel Carrilero Borbujo (Kimikan eta Ingeniaritza Kimikoan eta Sodenaren NaVEAC proiektuaren koordinatzailea, ibilgailu elektrikoari buruzkoarena) eta Eva Istúriz García (Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren zuzendari kudeatzailea).
    • Moderatzailea: Idoia San Martín Biurrun (NUPeko ISC Smart Cities Institutuko ikertzailea eta Energia Berriztagarrien Katedraren idazkari teknikoa).

 

Urriaren 11 Arrosadiako campusean ospatuko da:

    • 16.00: Emakumezko Ikasleentzako Ikasketa Amaierako Lan Zientifiko eta Teknologikoen I. Lehiaketako posterren aurkezpena.
    • 17:00: Monologo umoretsuen emanaldia RISArchers-en eskutik (Zaragozako Unibertsitateko ikertzaileak).
    • 17:30: Emakumezko Ikasleentzako Ikasketa Amaierako Lanen I. Lehiaketaren eta "Emakume zientzialaria izan nahi dut" eskola-lehiaketaren sari banaketa.
    • 18:00: "Emakumeak etorkizuneko munduan" hitzaldia. Marta Macho-Stadler (UPV/EHUko irakaslea), María del Mar Rubio-Varas (UPNA/NUPeko irakaslea), INARBE institutuko ikertzailea eta Idoia Labayen Goñi (UPNA/NUPeko irakasle eta IS-FOOD institutuko ikertzailea).
    • 20:00: Kontzertua Hegaz taldearekin.