Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian "Emakumea eta osasuna" jardunaldia antolatu dute bihar Donostian

Dokumentuaren akzioak

"Emakumea eta osasuna" jardunaldia antolatu dute bihar Donostian

2020/11/30 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateak antolatu du Euskaraldiaren baitan.
"Emakumea eta osasuna" jardunaldia antolatu dute bihar Donostian

(Irudia: Pixabay Lizentzia)

"Emakumea eta osasuna" jardunaldia antolatu dute bihar, abenduak 1, Donostian. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateak antolatu du Euskaraldiaren baitan eta 16.00etatik aurrera jarraitzeko aukera egongo da: aurrez aurre aldez aurretik izena emanda (hemen) eta online (hemen).

Hauek dira antolatu dituzten hitzaldiak:

  • "Genero-arrakala osasungintzan erabiltzaileen eta elkarteen ikuspuntutik", Irene Sendra Gómez (Osasunak generoa du elkartea).
  • "Osasun-profesionalen genero-isuria", Ainitze Labaka Etxeberria (erizaina, UPV/EHU).
  • "Genero-ezberdintasunak osasun mentalean: psikofarmakoen erabilera", Amaia Cuesta Zigorraga (erizaina, UPV/EHU).
  • "Emakumeen pertzepzioak ospitaleko erditze-esperientzian", Beatriz Pereda Goikoetxea (emagina, UPV/EHU).

 

 Nahikari Gabilondo Mendizabal eta Oihana Iguaran Barandiaran bertsolariek ere parte hartuko dute ekimenean.