Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko batu dira euskal bederatzi erakunde

Dokumentuaren akzioak

Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko batu dira euskal bederatzi erakunde

2020/01/24 - Unibertsitatea.net
Otsailaren 7tik 14ra egingo da eta emakume zientzialarien lana ikusaraztea da ekintzen helburua. Baita jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketen aldeko hautua sustatzea.

Bederatzi euskal erakunde batu dira otsailean izango den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko. Otsailaren 7etik 14ra elkarlanean egitarau zabala antolatu dute Donostia International Physics Centerrek (DIPC), Materialen Fisika Zentroak (CFM), CIC nanoGUNEk, CIC biomaGUNEk, Biodonostiak, Tecnunek, Ceit-ek, Polymat-ek eta Elhuyarek.

Zientzian diharduten emakumeen lana ikustaraztea dute helburu, baita jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketen aldeko hautua sustatzea.

Hemen antolatu dituzten ekintzetako batzuk:

  • Otsailak 7 (16.00). Zientzia bada neskek kontua. 14-18 urteko neskei zuzendutako saioa. (CICNanoGUNE).
  • Otsailak 7 (19.00). Zientzialariak, atzo eta gaur. Sarrera irekia, interesa duenarentzat (Victoria Eugeniako Club Aretoa)
  • Otsailak 8 (11.00). Ginkana kanpusean. Familiei zuzendutako saioa. (Ibaetako kanpusean).
  • Otsailak 10 (18.00). Ingeniari izatera jolasten. 12-16 urteko neskei zuzendutako saioa (TECNUN-CEIT).
  • Otsailak 11. Ezagutzen al duzu emakume zientzialaririk? (Eskola Taldeak).
  • Otsailak 13 (10.30). Amona's Power. 55 urtetik gorako emakumeei zuzenduta (CFM/DIPC, Polymat, BiomaGUNE, Biodonostia).
  • Otsailak 14 (12.00). Berdintasuna zientzian: esperientziak eta etorkizuna mahai-ingurua ingelesez. (Carlos Santamaria, UPV/EHU).

 

Saioetarako informazio zehatza, izen-emateko argibideak... hemen aurkituko duzue.