Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko batu dira Donostiako lau ikerketa zentro

Dokumentuaren akzioak

Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko batu dira Donostiako lau ikerketa zentro

2019/01/31 - Unibertsitatea.net
Zientziaren diharduten emakumeen lana ikusaraztea da ekintzen helburua, baita jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketen aldeko hautua sustatzea.
Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna ospatzeko batu dira Donostiako lau ikerketa zentro

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Donostiako lau ikerketa zentro batu batu dira otsailean izango den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Ekintza hauekin Donostia International Physics Centerrek (DIPC), Materialen Fisika Zentroak (CFM), CIC nanoGUNEk eta CIC biomaGUNEk zientzian diharduten emakumeen lana ikustaraztea dute helburu, baita jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketen aldeko hautua sustatzea.

Hemen antolatu dituzten ekintzetako batzuk:

  • Amona´s Power: 55 urtetik gorako emakumeei zuzendutako tailerra da. Egunerokotasunean ezkutatzen den zientzia ezagutzeko aukera emango da eta hainbat esperimentu proposatu. Otsailaren 14an izango da, goizeko 10:30etan CFM-n.
  • Ezagutzen al duzu emakume zientzialaririk?: Lehen Hezkuntzako neska-mutilei zuzendutako zientzia tailerra da. Antolatzaileak diren ikerketa zentroetako emakumezko ikertzaileek historian zehar emakumeek zientzian izandako rola nabarmentzeko hainbat jarduera egingo dituzte. Bi orduko tailerra izango da. Otsailaren 11an CICbiomaGUNEn egingo da eta otsailaren 12an CICnanoGUNEn.
  • Zientzia bada nesken kontua: Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako tailerra da. Neskak “egun batez zientzialari” izango dira eta hainbat esperimentu nanozientifiko egingo dituzte. Otsailaren 15ean izango da arratsaldeko 16.00etan CICnanoGUNEn.
  • Eskuz esku. Interesa duen edonori zuzendutako hitzaldiak izango dira. Bertan, antolatzaileak diren zentroetan garatzen ari diren proiektu banguardista eta liluragarri batzuen nondik norakoak azalduko dira.
  • Open Science from the inside out: concept, challenges and implementation hitzaldia metadatuetan aditua den Eva Mendez-ek emango du. Otsailaren 13an izango da 12:00etan Carlos Santamaria Zentroan.

 

Saio batzuetan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, beraz begiratu ezazue informazio guztia hemen.