Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume zientzialariek historian zehar egindako ekarpenak gogora ekarriko ditu Petra Rudolf ikertzaile alemaniarrak

Dokumentuaren akzioak

Emakume zientzialariek historian zehar egindako ekarpenak gogora ekarriko ditu Petra Rudolf ikertzaile alemaniarrak

2019/05/07 - Unibertsitatea.net
"Emakumeak zientzian: ikuspuntu historiko bat" izenburupean emango du hitzaldia Rudolfek maiatzaren 9an, Donostian.
Emakume zientzialariek historian zehar egindako ekarpenak gogora ekarriko ditu Petra Rudolf ikertzaile alemaniarrak

Iturria: DIPC

Zientzia eta generoa izango dituzte hizpide datorren ostegunean Tabakaleran. "Emakumeak zientzian: ikuspuntu historiko bat" izenburupean, hitzaldia eskainiko du Petra Rudolf-ek, European Physical Society-ko (EPS) presidenteak.

Erdi Arotik XX. mende hasieraraino emakume zientzialariek egindako zenbait ekarpen garrantzitsu aztertuko ditu ikertzaile alemaniarrak eta ez ditu ahaztuko besteak beste emakumezko ikertzaile independenteak edota senar edo anaia ezagunagoen laguntzaile bezala aritutakoak. Honez gain, egungo emakume ikertzaileen kopuruaren gaia ere mahai gainean jarriko du eta horretarako Europan, Estatu Batuetan eta Japonian egindako zenbait ikerketetan oinarrituko da.

Hitzaldia ingelesez emango du Rudolfek eta aldibereko itzulpena izango du euskarara. Hitzaldia maiatzaren 9an izango da, arratsaldeko 18.30etan Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan. Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatzen dute.

Iturria: DIPC