Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume teknologoentzako Ada Byron saria abian da

Dokumentuaren akzioak

Emakume teknologoentzako Ada Byron saria abian da

2022/02/25 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako saria da eta zientzia zein teknologia esparruetan emakumeek egindako lana erakustea du helburu.
Emakume teknologoentzako Ada Byron saria abian da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

 

Martxan da Emakume teknologoentzako Ada Byron saria. Sariketak, emakumeek zientzia zein teknologia arloan egindako lana bistaratzea eta I + G esparruko emakumeen bokazioak sustatzea du helburu.

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateak bultzatzen du, eta ingeniaritza edota teknologia arloko emakumeei zuzenduta dago. Bi kategoria ditu: "Absolutua", 3.000 eurokoa, eta 35 urtetik beherakoentzako "Gaztea", 1.000 eurotakoa.

Otsailaren 24tik apirilaren 22ra arte dago izen ematea zabalik.

Info+: Deustuko Unibertsitatea.

Etiketak: deialdia