Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume teknologoentzako VIII. Ada Byron saria abian da

Dokumentuaren akzioak

Emakume teknologoentzako VIII. Ada Byron saria abian da

2021/03/24 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako saria da eta zientzia zein teknologia esparruetan emakumeek egindako lana erakustea du helburu.
Emakume teknologoentzako VIII. Ada Byron saria abian da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Martxan da zortzigarrenez Emakume teknologoentzako Ada Byron saria. Sariketak emakumeek zientzia zein teknologia arloan egindako lana saritzea eta lan horri ikusgarritasuna ematea du helburu.

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateak bultzatzen du ekimena eta ingeniaritza edota teknologia arloko emakumeei zuzenduta dago. Bi kategoria ditu: "Absolutua", 3.000 eurokoa eta 35 urtetik beherakoentzako "Gaztea", 1.000 eurotakoa.

Martxoaren 24tik ekainaren 21era arte dago izen ematea zabalik (online soilik) eta sari banaketa urrian izango da, Ingeniaritza fakultateak berak antolatzen duen Forotech ingeniaritza eta teknologia astearen barruan.

Iturria: Deustuko Unibertsitatea.