Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume teknologoentzako VII. Ada Byron saria abian da

Dokumentuaren akzioak

Emakume teknologoentzako VII. Ada Byron saria abian da

2020/03/02 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sustatutako saria da eta zientzia zein teknologia esparruetan emakumeek egindako lana erakustea du helburu.
Emakume teknologoentzako VII. Ada Byron saria abian  da

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Martxan da zazpigarrenez Emakume teknologoentzako Ada Byron saria. Sariketak emakumeek zientzia zein teknologia arloan egindako lana saritzea eta lan horri ikusgarritasuna ematea du helburu.

Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateak bultzatzen du ekimena eta ingeniaritza edota teknologia arloko emakumeei zuzendutako dago. Bi kategoria ditu: "Absolutua", 3.000 eurokoa eta 35 urtetik beherakoentzako "Gaztea", 1.000 eurotakoa.

Martxoaren 27ra arte dago izen ematea zabalik (online soilik) eta sari banaketa Ingeniaritza fakultateak berak antolatzen duen Forotech 2020 ingeniaritza eta teknologia astearen barruan izango da, maiatzaren 7an.

Iturria: Deustuko Unibertsitatea.