Dokumentuaren akzioak
Emakume teknologoentzako VI. Ada Byron saria
Martxan da seigarrenez zientzia zein teknologia esparruetan emakumeek egindako lana erakustea helburu duen Emakume teknologoentzako Ada Byron saria.
Sari honekin emakumeek teknologia arloan egindako lana saritzea eta lan horri ikusgarritasuna ematea du helburu Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateak.
Ingeniaritza edota teknologia arloko emakumeei zuzendutako saria da eta bi kategoria izango ditu aurten: "Absolutua", 3.000 eurokoa eta 35 urtetik beherakoentzako "Gaztea", 1.000 eurotakoa.
Apirilaren 5era arte dago izen ematea zabalik eta sari banaketa Ingeniaritza fakultateak berak antolatzen duen Forotech 2019 ingeniaritza eta teknologia astearen barruan izango da, maiatzaren 15etik 17ra.
Iturria: Deustuko Unibertsitatea.