Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Emakume teknologoekin zuzeneko elkarrizketak egingo ditu Deustuko Unibertsitateak

Dokumentuaren akzioak

Emakume teknologoekin zuzeneko elkarrizketak egingo ditu Deustuko Unibertsitateak

2020/05/15 - Unibertsitatea.net
"Inspira STEAM at home" izena du ekimenak eta lehenengo saioko gonbidatua Nerea Luis Mingueza izango da.
Emakume teknologoekin zuzeneko elkarrizketak egingo ditu Deustuko Unibertsitateak

(Irudia: Pixabay LIzentzia. Iturria: Pixabay)

Onlineko elkarrizketa zikloa hasiko du maiatzaren 20an Deustoko Unibertsitateak. "Inspira STEAM at home" ekimenak, emakume zientzialari eta teknologoei ikusgarritasuna emateko zuzeneko elkarrizketak egitea izango du helburu.

Bertan, lanbidez zientzian eta teknologian diharduten emakumeak izango dira protagonista eta hauek beraientzat inspirazio iturri izan eta miresten duten emakume bati buruz hitz egingo dute. Elkarrizketak hamabost egunetik behin egingo dituzte, 16.00etan, eta ekitaldi irekiak izango diren arren aurrez izena eman beharra dago.

Lehenengo hitzaldia maiatzaren 20an izango da eta Nerea Luis Mingueza izango da gonbidatua. Nerea Luis, Konputazio Zientzietan doktorea da, T3chFest-en sortzailekidea eta Adimen Artifizialeko ingeniaria Sngular enpresan. Elkarrizketa jarraitzeko interesa baduzu eman izena hemen: http://deus.to/NereaLuis

Iturria: Deustuko Unibertsitatea.