Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Elikadura-sistema jasangarriagoa egiteko osasun-sistemarentzako tresna sortuko dute

Dokumentuaren akzioak

Elikadura-sistema jasangarriagoa egiteko osasun-sistemarentzako tresna sortuko dute

2019/05/22 - Unibertsitatea.net
Europako elikagaiak ekoizteko, prozesatzeko, garraiatzeko, kontsumitzeko eta xahutzeko modua ez da bideragarria. Irtenbidea bilatzeko osasun-sistemei bideratutako tresna baliagarria sortu nahi dute UPV/EHUko ikertzaileek.
Elikadura-sistema jasangarriagoa egiteko osasun-sistemarentzako tresna sortuko dute

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Europako gaur egungo elikadura-sistema ez da jasangarria, hori diote adituek. Elikagaiak ekoizteko, prozesatzeko, garraiatzeko, kontsumitzeko eta xahutzeko modua ez da bideragarria.

Elikadura-sistema jasangarria lortzeko bidean osasun-sistemarentzako tresna erabilgarri bat sortzea du helburu UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak gidatzen duen proiektu europar batek: RENASCENCE Horizon 2020.

Adituen esanetan Europan gutxi gorabehera 2,5 milioi ohe daude ospitaletan eta beraz 2,5 milioi otordu zerbitzatzen dira egunero. Otordu guztiak prestatzeko elikagaien erosketak, prestaketak... modu jasangarrian eginda eragin handia izango luke elikadura-sisteman.

Oraingoz egungo egoeraren azterketa egiten dabiltza. Gero Europako elikadura- eta osasun-sistemekin zerikusia duten erakundeetako aditu zein profesionalen iritziak eta ekarpenak jasoko dituzte eta azkenik, guztiak agertoki errealetan (ospitaletan...) nola funtzionatzen duen ikusiko dute.

Iturria: UPV/EHU.