Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ekonomialari euskaldunen II. biltzarra azaroaren 26an egingo da, Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Ekonomialari euskaldunen II. biltzarra azaroaren 26an egingo da, Bilbon

2021/11/02 - Unibertsitatea.net
UEUk, Ekonomisten Euskal Elkargoak eta UPV/EHUk antolatu dute "Htik BIOra" lemapean.
Ekonomialari euskaldunen II. biltzarra azaroaren 26an egingo da, Bilbon

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Ekonomialari euskaldunen II. biltzarra antolatu dute azarorako UEUk, Ekonomistak Euskal Elkargoak eta UPV/EHUk.

Azaroaren 26an egingo da Bilbon "Htik BIOra" lemapean eta bigarren edizio honetan "hidrogenotik bioekonomiarako jauzia" eman nahi dute. Goizeko saioan, Krutwigek euskal ekonomiari egindako ekarpenetatik abiatuko dira eta ondoren, hidrogenoa eta bioekonomiaren arteko talkaz, hazkunde-desazkunde problematikaz eta pentsioen etorkizunaz arituko dira. Arratsaldeko saioan, landutako gaiei buruzko tailer praktikoak antolatuko dituzte.

Egitaraua eta izen ematea hemen klikatuta: Ekonomialari euskaldunen II. biltzarra.