Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarrean komunikazioak aurkezteko deialdia egin dute

Dokumentuaren akzioak

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarrean komunikazioak aurkezteko deialdia egin dute

2019/07/09 - Unibertsitatea.net
Bi urterik behin antolatzen dute UEUk eta Ekonomisten Euskal Elkargoak. Aurtengoa azaroaren 14an egingo da "Historiatik etorkizunera" lemapean.
Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarrean komunikazioak aurkezteko deialdia egin dute

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Ekonomialari Euskaldunen I. Biltzarra (EEB2019) egingo da Donostian azaroaren 14an. UEUk eta Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatzen dute bi urterik behin eta aurtengoa "Historiatik etorkizunera" lemapean egingo da.

Antolatzaileen helburua da "gure historia ekonomikotik abiatuta etorkizuna diseinatzen hastea" eta hainbat hitzaldi antolatu dituzte dagoeneko.

Honez gain, ekonomia arloan lanean dabiltzan ikasle, ikertzaile, erakunde eta enpresei dei egiten diete beraien lanak biltzarrean aurkeztu ditzaten. Parte hartu nahi izanez gero laburpenak bidaltzeko azken eguna irailaren 30a izango da. Informazio guztia UEU365 blogean duzu.