Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa deitu du EIZIEk

Dokumentuaren akzioak

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa deitu du EIZIEk

2022/05/30 - Unibertsitatea.net
Lehiaketan parte hartzeko laginak ekainaren 29rako itzuli behar dira.

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa deitu du EIZIE elkarteak. Itzultzaile profesionalei zein hasi berriei zuzendutako lehiaketa da eta hiru dira aurten itzultzeko proposatu dituzten obrak:

  • Válka s mloky / La guerra de las salamandras / La Guerre des salamandres…, Karel Čapek.
      • Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word)
  • Our Sister Killjoy, Ama Ata Aidoo.
      • Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word)
  • L'isola di Arturo, Elsa Morante.
      • Lehiaketarako lagina, hemen (pdf) eta hemen (word)

 

Lehiaketan parte hartzeko aurrean aipatutako obren laginak itzuli behar dira ekainaren 29rako. Lehiaketarako deialdian duzu informazio zehatza.

Iturria: Eizie.