Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Garapen iraunkorrari buruzko II. Jardunaldiak

Dokumentuaren akzioak

Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako Garapen iraunkorrari buruzko II. Jardunaldiak

2010/05/28 - Unibertsitatea.net

Garapen iraunkorrari buruzko II. Jardunaldiak antolatu ditu Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak.

Antolatzaileen esanetan "energia baliabideen kudeaketak gero eta nabarmenkeri handiagoa hartzen ari da. Bai klima-aldaketak, bai nazioarteko komunitatearen adierazpenak, bai gizartearen sentsibilizazioak, agerian uzten dute gai honek hartu duen garrantzia".

Jardunaldiak gaian interesatuta dauden guztiei daude zuzenduta eta ekainaren 3 eta 4an ospatuko dira Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako ekitaldi-aretoan.

Debegesa, Tekniker, Cener eta Tecnalia-ren lankidetzarekin antolatu dira.