Dokumentuaren akzioak
EHUn euskaraz irakatsi eta ikertzen dutenentzat trebatze ikastaroak
Irakaskuntza eta ikerketa lanetan ahozko zein idatzizko hizkuntzak zuzentasunez erabiltzea oinarrizkoa dute irakasle, aditu eta ikertzaileek. Material didaktikoak prestatzerakoan jakintza-arlo ezberdinetako irakasleen premien artean testu idatziak egokitasunez garatzea daukagu.
Ahozko hizkuntzari dagokionez berriz, euskara zientifikoan eta akademikoan komunikazio-gaitasunak sustatzeak berebiziko garrantzia du, jendearen aurrean hitz egiteko beharrezkoak diren baliabideak, materialak zein ez materialak landuz hain zuzen ere.
Hori dela eta, UEUk EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzarekin elkarlanean, EHUko irakasle eta ikertzaileei zuzendutako ondoko bi ikastaro antolatu ditu:
Izena emateko epea irekita dago eta abenduaren 15ean itxiko da. Deialdia, campusetako iragarki-oholetan eta irakasleen iragarki-oholetan argitaratu da eta matrikulatzeko bertan dauden arigibideak jarraitu behar dira.