Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUko medikuntzako ikasleak minbiziaren aurkako irribarreak sortuz

Dokumentuaren akzioak

EHUko medikuntzako ikasleak minbiziaren aurkako irribarreak sortuz

2012/02/21 - Unibertsitatea.net
Bihar hasi eta otsailaren 22ra arte Medikuntza eta Odontologia fakultateko 60 ikasle boluntariok Gurutzetako ospitaleko minbizia duten umeen egonaldiak alaitzeko programa batean parte hartuko dute

Adams Proiektua jarri diote lehenengoz egingo den programa honi izena. Proiektuaren helburu nagusia asteazkenero Gurutzetara umorea hurreratzea da, ipuin kontaketa, musika-ekitaldi eta magia trukuen bitartez. Proiektuaren izena Pach Adams, Barrearen Doktorea ezizenez ezagutzen den, mediku estatubatuarraren omenez jarri diote. Berari buruzko filma ere badago.

 

Proiektua Medikuntzako Ikasleen Batzarraren (MIN/AEM) ekimena da, eta EHUren Ikasle Kontseiluaren eta CTO Fundazioaren laguntza du. Medikuntzako Ikasleen Batzarrean Leioako Fakultateko eta unibertsitate ospitaleetako lau irakasguneetako ikasleak daude, eta berain helburuen artean gizarte -kontzientziazioa bultzatzea, boluntariotza aktibitateetan ikasleen parte hartzea sustatzea eta pentsamendu zientifikoa hedatzea daude.