Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian EHUko Ikasleen Kontseiluak ingeniaritzak kentzeari uko egin dio

Dokumentuaren akzioak

EHUko Ikasleen Kontseiluak ingeniaritzak kentzeari uko egin dio

2011/12/21 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua astelehenean bildu zen, Akademia Antolakuntza eta Doktoregoko Batzordeak abenduaren 22an Gobernu Kontseiluan aurkeztuko duen graduen berregokitzea aztertzeko. Bertan Bizkaiko eta Gipuzkoako Industria Kimikaren Ingeniaritzako gradua, Arabako Campuseko Ingeniaritza Elektrikoko gradua eta Gipuzkoako Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako gradua kentzea proposatuko da.

Bikoizketak ekiditeko asmoz, UPV/EHUko arduradunek ikasketen berregokitzea aztertu dute. Ondorioz, hiru campusetan eskaintzen diren gradu ikasketa berdinen eskaintza arrazionalizatu egingo du unibertsitateak eta campus bakar baten zabalduko du eskaintza.

Honen baitan ingeniaritzako graduak izango dira eragin nabarmena jasoko dutenak. Besteak beste, Bizkaiko eta Gipuzkoako Industria Kimikaren Ingeniaritzako gradua, Arabako Campuseko Ingeniaritza Elektrikoko gradua eta Gipuzkoako Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako gradua kentzea proposatu baita.

Ikasleen Kontseiluak ingeniaritzak kentzeari uko egitea erabaki zuen abenduaren 19ko batzarrean. Egungo eskaintza akademikoa oro har aztertu behar dela uste du, eta abiapuntu hori hartuta, unibertsitateko graduen eta masterren epe laburrerako, ertainerako eta luzerako berregituraketa proposatu behar dela.