Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Egonaldi Artistikoen Programa deialdia 2021era luzatu du Azkuna Zentroak

Dokumentuaren akzioak

Egonaldi Artistikoen Programa deialdia 2021era luzatu du Azkuna Zentroak

2020/05/28 - Unibertsitatea.net
Holandan eta Kuban gauzatuko dira egonaldiak. Deialdietan eskaerak egiteko epea 2021eko apirilaren 4ra luzatu da.
Egonaldi Artistikoen Programa deialdia 2021era luzatu du Azkuna Zentroak

(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)

Praktika Artistikoetako eta Dantza Garaikideko egonaldietarako Azkuna Zentroak egindako deialdia 2021eko apirilaren 4ra arte luzatuko da.

Sorkuntza garaikideari eta ikerketari laguntzeko egonaldiak dira. Dantza Garaikidekoa Holandan egiten da, Dansateliers, Rotterdam sorkuntza eta erakusketa-zentroarekin lankidetzan. Praktika Artistikoetako egonaldia berriz, KCarlos Garaicoa estudioak Habanan (Kuba) duen Artista x Artista programarekin lankidetzan egiten da.

Hemen dituzue deialdietarako oinarriak.

Iturria: Azkuna Zentroa.