Dokumentuaren akzioak
EGA 2012ko 1. deialdia. Izen emate epea: urtarrilak 9-23 (biak barne)
EGA egiaztagiriaren xedea euskarazko C1 gaitasun-maila egiaztatzea da, beraz, ondorengoa adierazten du: EGAdunak euskaraz badakiela behar hainbateko trebetasunez, ahoz eta idatziz, C1 mailan.
Matrikula Internet bidez egin behar da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web gunean, eta beharrezkoa da 17 urtetik gora izatea edo 2012an 17 urte betetzea.
EGA lortzeko hiru azterketa edo proba gainditu behar dira:
Atariko proba. 85 item dituen test erako proba
Proba idatzia. Bi ataletan 6 ariketa ditu:
-
atala:
-
Elkarrizketa testua
-
Lexikoa
-
Irakurmena
-
-
atala:
-
Idazlan luzea
-
Idazlan laburra
-
Esaldiak berridatzi
-
Ahozko proba. Hiru ariketa egin behar dira:
-
Entzutezkoaren ulemena: test eran
- Mintzamena: irakurgai baten azalpena
-
Bat-bateko elkarrizketa saioa
Izen-ematea eta informazio gehiago Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web gunean.