Dokumentuaren akzioak
Drogen kontsumoari lotutako arriskuen murrizketaren gaineko tailerra
2007/10/30 - Unibertsitatea.net
Hezitzaileak trebatzeko ikasleei zuzendutako tailerra izango da.
Azaroaren 12tik 15era "Drogen kontsumoari lotutako arriskuen murrizketa" tailerra emango da UPV/EHUko Arabako Campusean.
Ikasleei dago zuzenduta eta 16 ordukoa izango da (arratsaldeko 16.00etatik 20.00etara).
Egitaraua hauxe da:
- Drogak: kokaina, estasia, speed, ketamina, ghb... Arrisku murrizketa (tailer praktikoa).
- Alkohola. Arrisku murrizketa (tailer praktikoa).
- Kannabisa. Arrisku murrizketa (tailer praktikoa).
- Prebentzioaren oinarrizko kontzeptuak eta arrisku murrizketa (mahai ingurua).
Izena azaroaren 9a baino lehen eman behar da. Informazioa HEMEN duzu.