Dokumentuaren akzioak
Donostiako zinemaldian Gazteriaren epaimahaia izateko aukera
2010/03/31 - Unibertsitatea.net
58. Donostiako Zinemaldian (irailak 17-25) Gazteriaren epaimahaia izateko gonbitea luzatu die 17-21 urteko ikasleei jaialdiaren antolatzaileek.
Horretarako izen-emate orria (PDF) bete behar da eta eskakizunak ekainaren 15a baino lehen bideratu juventud@sansebastianfestival.com helbidera.
Epaimahaikide izango zaren edo ez uztaila aurretik jakinaraziko dute.