Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Dislexia disfuntzio neurologikoa dela ondorioztatu dute

Dokumentuaren akzioak

Dislexia disfuntzio neurologikoa dela ondorioztatu dute

2015/09/14 - Unibertsitatea.net
Ikerketa baten arabera dislexia ez da begiaren mugimendu-asaldurak eragindako gaitza, oinarritzat disfuntzio neurologikoa duena baizik.
Dislexia disfuntzio neurologikoa dela ondorioztatu dute

Zientzia Kaieraren webgunetik hartuta

Gaur egun, dislexiak ez du sendabiderik, hala ere dagokion tratamendu bat ezarriz gero eta goizetik helduz gero, nabarmen hobetu daiteke gaitza jasaten dutenen irakurtzeko edota ulertzeko gaitasuna. Ikusmeneko arazotzat hartu izan da dislexia, baina azken ikerketaren arabera disfuntzio neurologiko batek eragiten du.

Ibone Saralegui neuroerradiologoaren ikerketa lan baten ondorioa izan da, ikerketaren arabera begiaren mugikortasunaren-asaldurak ez du zuzeneko eraginik, beraz, dislexia ez da ikusmenaren disfuntzio bat disfuntzio neurologikoa baizik. Aldez aurretik tratamendurik jaso gabeko haur dislexikoen irakurketarekin lotutako neurona-sarea aztertu zuen Saraleguik erresonantzia magnetiko funtzionalaren bidez, eta antza denez, ez da berdina dislexia duen haur baten irakurketarako neurona-sarea edota normal irakurri eta begietan mugikortasun-asaldura duten haurrena.

Ikerltzailearen arabera, eragile bat baino gehiago ditu ziurrenik dislexiak, gainera, ez omen da sendatzen, baina tratamendu egoki batekin irakurtzkeo eta ulertzeko gaitasuna hobetu daitezkeela. Gainera, hizkuntza opakuetako -ingelera, frantsesa...- hiztunen arteqan dislexia portzentaia handiagoa da, irakurri eta esan ezberdin egiten baitira, hu da, letra bakoitzari ez dagokio beti fonema bera eta horrek zailtsunak dakartza dislexia jasaten dutenengan.

Hemen duzue irakurgai artikulu osoa: Disfuntzio neurologikoa oinarrian duen gaitza, dislexia.