Dokumentuaren akzioak
Dieta mediterraneoak depresioa izateko aukerak gutxitzen ditu
2009/10/08 - Unibertsitatea.net
Nafarroako Unibertsitateak egin duen ikerketa baten arabera dieta mediterraneoak depresioa izateko arriskua gutxitzen du %40 eta %50 tartean.
Ikerketa "Archives of General Psychiatry" aldizkarian argitaratu da, psikiatria mailan aldizkaririk onenean.
Ikerketan 10.094 boluntariok parte hartu dute eta lau urte eta erdian egin diete jarraipena. Hauetatik 480k garatu dute depresioa eta datu hau parte hartzaileek eramandako elikadurarekin parekatu dute.
Youtuben ikerketaren gaineko zehaztapen gehiago aurkituko dituzu.