Dokumentuaren akzioak
Dibortzioaren ondoren ondo sentitzea posible da
2009/06/16 - Unibertsitatea.net
UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Harremanak taldeak dibortziora nola moldatzen garen eta ongizate psikologikoan zer eragin duen aztertu du.
Besteak beste hauek dira azterketatik ateratako ondorioetako batzuk:
- Arazoak ez datoz dibortziatzeagatik baizik eta txarto dibortziatzeagatik. Senar-emazteen arteko gatazkak eta honen ondorioz gurasoekin sortzen diren harreman ezegonkortuek ekartzen dituzte arazoak.
- Bakarrik sentitzea (bakardade soziala, familiakoa eta erromantikoa), bikotekide ohia burutik kendu ezin izatea eta besteekin harremanetan jartzeko modua lotuta daude dibortzioaren osteko ongizate psikologikoarekin.
- Dibortzioaren ostean ongien sentitzen direnak seme-alaba gehiago dituztenak, gazteenak eta ezkonduta denbora gutxien daramatenak dira.
- Esku-hartze programak dira gakoa, hain zuzen, prozesu hauetan ohikoak diren emozio negatiboak (haserrea, mina, errua, mendeko gosea eta babesgabetasuna) murriztera bideratutako programak.