Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateak nazioarteko titulazioen plan gidaria eta estrategia digital baten ezarpena iragarri ditu

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitateak nazioarteko titulazioen plan gidaria eta estrategia digital baten ezarpena iragarri ditu

2015/09/15 - Unibertsitatea.net
Atzo hasi zen ikasturte berria Deustuko Unibertsitatean eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan da buru ekitaldi akademikoan
Deustuko Unibertsitateak nazioarteko titulazioen plan gidaria eta estrategia digital baten ezarpena iragarri ditu

Deustuko Unibertsitatearen argazkia

Atzo, irailak 14, eman zitzaion hasiera 2015-2016 ikasturteari Deustuko Unibertsitatean. Ekitaldia Donostian burutu zen, bertako campusean eskolak ematen hasi zireneko 50. urteurrena aitzaki. Iñigo Urkullu lehendakaria izan zen buru ekitaldi akademikoan eta José María Guibert Deustuko Unibertsitateko Errektoreak esandakoen inguruan hausnartu zuen.

2016an Donostia Europako Kultur Hiriburua izango dela eta, Deustuko Unibertsitateak bere ikuspegiaren ekarpena egin nahi du, besteak beste bere ereduarena, kultur aberastasun eta aniztasunarena hain justu. Horri helduta, 2018ra begirako proiektu batzuk aurkeztu zituen errektoreak.

Orain gutxi onartutako 2018ko plan estrategikoari dagokionez, Deustuk burutu nahi dituen zenbait proiektu azaltzeari ekin zion Guibert errektoreak. Horietako bat, ikasleak prestakuntza proiektuan duen rola indartzea litzateke, horretarako bere prestakuntzarekiko duen erantzukizuna eta parte hartzea sustatuz. Horretaz aparte, gradu eta graduondokoen eskaintz akademikoa tokian tokiko gizartearen eta gizarte globalaren beharrei erantzuteko hausnarketa estrategikoa egiten ari direla adierazi zuen Guibertek. Bide horri eutsiz, Deustuk enpresa, erakunde eta gizarteko entitateekin dituen itunak indartzea lortu nahi du.

IKTek populazioa hiritartzean eta zahartzean dituen erronkez ere aritu ziren. Diego Lopez de Ipiña Ingeniaritza Fakultateko irakasle eta ikertzailea mintzatu zen horren inguruan, haren aburuz, Euskadi populazioaren etengabeko urbanizazioaren eta zahartzearen adierazgarri argia da, eta horri aurre egiteko IKTeen erabilera eginkizun garrantzitsua izan daitekeela uste du.

Hemen duzue artikulu osoa irakurgai: Deustuko Unibertsitateko Errektoreak nazioarteko titulazioen plan gidaria eta bizitzan zeharreko prestakuntzarako plana iragarri ditu.