Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Deustuko Unibertsitateak eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlan hitzarmena sinatu dute

Dokumentuaren akzioak

Deustuko Unibertsitateak eta Udako Euskal Unibertsitateak elkarlan hitzarmena sinatu dute

2015/05/05 - Unibertsitatea.net
Deustuko Unibertsitatean jazo da ekitaldia gaur goizean, Donostiako Campusean hain justu.

Elkarlan hitzarmena sinatu dute gaur goizean Deustuko Unibertsitateak eta Udako Euskal Unibertsitateak Donostiako Campuseko gradu aretoan. Helburua alor akademikoan, materialgintzan eta ikerketan elkarlana sustatzea da eta Jose Maria Guibert DUko errektoreak eta Iñaki Alegria UEUko zuzendariak sinatu dute akordioa.

Jose Maria Guibert, Iñaki Alegria eta Nerea Mujika Deustuko Euskal Gaien institutuko zuzendariaren hitzekin eman zaio hasiera ekialdiari, ondoren hiru hitzaldi eman dituzte DUko ikasle eta irakasleek, eta ekitaldia bukatzeko, hitzarmena sinatu dute DUko errektoreak eta UEUko zuzendariak.

Euskaraz eta ikerketaz mintzatu dira hiru hitzaldietan, ikerketak euskaraz egiteak duen garrantziaz eta IkerGazte kongresuak horri egingo dion ekarpenaz, batez ere.