Dokumentuaren akzioak
Deustuko Unibertsitateak eta Lantegi Batuak Fundazioak pertsona urrituentzako I. beka deitu dute
2011/09/19 - Unibertsitatea.net
Bekak, 6 hilabeteko praktikaldi ordaindua eskainiko die ikasleei Lantegi Batuak-ek Bizkaian dituen 20 zentroetako batean.
Deustuko Unibertsitateak eta Lantegi Batuak Fundazioak Urritasunen bat duen Ikasleentzako I. Beka Deialdia deitu dute.
Bekaren helburua da ikasle hauen lan-aukerak gehitzea eta areagotzea eta horretarako 6 hilabeteko praktikaldi ordaindua eskainiko die ikasleei Lantegi Batuak-ek Bizkaian dituen 20 zentroetako batean.
Beka eskuratzeko Deustuko Unibertsitateko titulazioetako azken mailetako ikaslea, graduondokoetakoa edo 2010-11 ikasturtean titulua eskuratutakoa izan beharra dago.